Ertzaintzak Arabako espoliazio arkeologikoaren kontrako beste operazio bat burutu du

Published: March 7, 2021, 10 a.m.

Ertzaintzak “Burdin” izeneko beste polizia-jarduketa bat burutu du Arabako espoliazio arkeologikoaren kontra. Operazioan bi pertsona ikertu dituzte Euskadiko Kultura Ondasunaren kontrako delitu bat leporatuta, garai ezberdinetako metalezko aztarna arkeologiko ugari berreskuratu dituzte eta ikertuek aztarnak aurkitzeko ustez erabiltzen zuten metal-detektagailu bat atzeman dute.