Ertzaintza eta suhiltzaileak atzo Azpeitian izandako sutea ikertzen ari dira

Published: Feb. 27, 2021, 5:34 p.m.

Ertzainak eta suhiltzaileak atzo gaueko hamarretan pinturak eta bernizak egiten dituen Azpeitiako enpresa batean piztu zen sua ikertzen ari dira.   Atzo gaueko hamarrak aldera, Azpeitiako enpresa bateko segurtasun-arduradunak SOS Deiak 112 Larrialdietako Zentrora deitu zuen suhiltzaileen laguntza eskatuz, lantegiaren atzeko aldean sua piztu zela eta.