Enpleguko sailburuordearen ustez, urteak oso gogorra izaten jarraitzen badu ere, enplegua kalitatez berreskuratzen hasteko baldintzak betetzen dira

Published: March 2, 2021, 9:12 a.m.

LANBIDEn erregistratutako langabezia 1.702 pertsonatan jaitsi da otsailean, eta lana eskatu baina aurkitu ez dutenak 129.028 dira guztira. Enpleguaren susperraldia krisirik izan ez den urteetako otsailen antzekoa da Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak uste du baldintzak betetzen direla Euskadin kalitatezko enplegua berreskuratzen hasteko. Otsailean erregistratutako langabezia-datuak gaur ezagutu ondoren, sare ekonomikoa "erresistentzia-gaitasun oso sendoa" erakusten ari dela uste du. Nahiz eta "urte oso gogorra izaten ari den eta gaizki pasatzen ari diren enpresak eta langileak dauden", sailburuordeak adierazi du hil honetan enplegua berreskuratzeak krisirik gabeko beste urte batzuetako otsailen antzeko intentsitatea duela.