Elkarrizketa Gotzone Sagarduiri Onda Cero Euskadin

Published: March 15, 2021, noon

Gotzone Sagardui Osasun sailburua Onda Cero irratiko “Más de uno Euskadi” saioan elkarrizketatu dute, eta pandemiaren bilakaera eta txertaketa prozesua izan dituzte hizpide, besteak beste. Osasun sailburuak azpimarratu duenez, gaur egun egoera kritikoan gaude; izan ere, "beheranzko joeratik gatoz eta, motelaldi baten ondorioz, goi-ordoki batean gaude", beraz, Sagardui sailburuaren arabera, "zuhur jokatu behar dugu". Ildo horretan, berriro beheranzko joerara buelatu behar dela esan du, eta hori gure esku dagoela, ezartzen ari diren neurriak betez. "Gutako bakoitzak egiten dugunak, gugan ez ezik, gizarte osoan ere eragiten du", gaineratu du. Aste Santuari dagokionez, Osasun sailburuak zuhurtasunez gozatzen ikasteko deia egin du, neurriak mantentzen jarraitzeko garaia baita.