Donostia: Hilda aurkitu dute patruila-autoaren barruan Urumea ibaira erori den ertzaina

Published: Dec. 30, 2020, 11:22 a.m.

Patruilako beste ertzaina onik erreskatatu ahal izan dute Donostia, 2020ko abenduak 30 Ertzaintzako baliabideek eta larrialdietako zerbitzuek gaur goizeko lehenengo orduan erreskatatu dute goizaldean istripuz Urumeara polizia-auto batean erori den ertzainaren gorpua. Patruilako beste ertzaina uretatik atera ahal izan da eta ospitalera eraman dute.