Bingen Zupiriak, Josu Okiñena pianista eta ikertzailearekin batera, garai guztietako euskal musika-ondarea berreskuratzen duen 'OndarE Oficina' ekimenaren aurkezpenean parte hartu du

Published: Feb. 24, 2021, 11:35 a.m.

Josu Okiñena musikari eta ikertzaileak sustaturiko enpresa-proiektu honek egungo konpositoreen sorkuntzen aldeko apostura ere egin du: dozena bat argitalpen plazaratu ditu dagoeneko, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzaz. Euskal ondareari egiten zaion bultzada berri eta garrantzizko bat dugu, proiektu berritzaile honek gure musikaren berreskurapenari ekin baitio, prozesuaren hasieratik amaierara arte: eskuizkribuen berreskurapena, partituren eta diskoen edizioa, kontzertu eta jaialdien antolaketa eta materialaren komunikazio-zabalpena mundu osora.