Biktimen elkarteek aitorpenaren eta erreparazioaren arloan eman beharreko urratsei buruzko dokumentua adostu dute

Published: March 10, 2021, 10:06 a.m.

Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluan eginiko hiru urteko lanaren emaitza da Lehendakariak esan duenaren arabera, “balio erantsi bereziko ekarpena da, garatu behar ditugun politika publikoak hobetzeko” Iñigo Urkullu Lehendakariak, biharko –martxoaren 11ko– Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren ospakizunaren esparruan, biktimen elkarteek Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluan adostutako dokumentua jaso du. Honako izen hau du dokumentuak: Terrorismoaren biktimen aitorpenerako eta erreparaziorako eman beharreko urratsak, bai eta biktima horiek hezkuntza-planoan eta iraganari buruzko hausnarketa kritikoaren prozesuetan eta, oro har, desberdinen arteko elkarrizketan egiten duten ekarpena hobetzeko eta hura eraginkorragoa izateko ere.