Arriola sailburuak Hernani eta Astigarraga arteko Euskal Y-aren lanen aurrerapenak egiaztatu ditu

Published: March 18, 2021, 11:43 a.m.

Hernani-Astigarraga tartean, Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lehen kudeaketa-aginduan jasotzen ziren 18etatik martxan dagoen azken-aurrekoan, abiadura handirako Estatuko lehen zubibide tiranteduna eraiki da. Ergobiako goiko pasabidea udarako amaituta egongo da Hernani-Astigarraga tarteko lanek 2,4 kilometroko luzera izango dute eta abiadura handia Donostiako ateetan utziko dute. Erritmo egokian ari dira aurrera egiten hainbat obra-frontetan. Horien artean, nabarmentzekoa da bi hilabeteko epean elementu berezi bat eraikitzen hasi zela, abiadura handirako Estatuko lehen zubibide tiranteduna izango denaren zinbria edo egitura.