Arantxa Tapia sailburuak 2020ko Korta Sariak eman dizkie Guibelalde, Bergaretxe, Suquía eta Larrañaga enpresaburuei

Published: Dec. 21, 2020, 6:24 p.m.

Gaur arratsaldean, Lakuako Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egin den ekitaldiak edukiera oso murriztua izan du Sailburuak saridunei eskerrak eman dizkie euskal gizarteari egindako ekarpenagatik eta Kortaren balioei jarraipena emateko egindako ahaleginagatik Enpresari gipuzkoarraren erailketaren ondoren, 2000. urtean sortu zituzten Joxe Mari Korta sariak ibilbide profesional luzeko pertsonek enpresa-munduan erakutsitako adorea saritzeko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak 2020ko Korta Sariak banatu dizkie aurtengo irabazleei edukiera oso murriztua izan duen ekitaldi batean, egungo osasun-egoerak ezartzen dituen murrizketak direla eta. Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzako aretoan egon ezin izan diren gonbidatuek streaming bidez jarraitu ahal izan dute ekitaldia.