Arantxa Tapia: "Euskal enpresek negozioak egiten jarraituko dute Erresuma Batuarekin"

Published: Feb. 3, 2021, 11:38 a.m.

Ekonomiaren Garapeneko sailburuak adierazi du Brexit gogorra saihesteko negoziazioa "Europar batasunaren arrakasta" dela. 250 enpresak baino gehiagok birtualki parte hartu dute Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez antolatutako jardunaldi batean, Brexitaren ondorengo egoera aztertzeko. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak adierazi duenez, euskal enpresek negozioak egiten jarraituko dute Erresuma Batuarekin, "Brexit-arekin edo gabe, mugitzeko askatasunarekin edo aduana-burokraziarekin, zailtasunak gaindituz eta aukerak aprobetxatuz, Erresuma Batuarekin lanean jarraituko dugu". Tapiak azpimarratu duenez, Brexit gogorra saihesteko akordioa "Europar Batasunaren arrakasta da".