3D inprimagailuak eta ikasketa zerbitzua, David Muñoz

Published: Feb. 13, 2020, 8 a.m.

 Gaurkoan heziketaren alde ederrenetako batez ariko gara, ikasketa zerbitzuaz alegia. Don Bosco lanbide heziketa ikastetxeko irakaslea da David Muñoz eta Irribarreak Marrazten esperientziaren arduradunetako bat. Ekimen honen bitartez 3D inprimagailuekin esku ortopedikoak egin eta banatu zituzten haien beharra zutenen artean. Azken finean horixe baita ikasketa zerbitzua: kurrikulum akademikoa komunitatearen zerbitzura jartzea. Hala, ikasleek ikasteaz gainera komunitatearen arazo edo kezka bati erantzuten diote. Jarri kaskoak eta entzun! Harpidetu Patreonen eta babestu gure proiektua! https://www.patreon.com/zuzeupod (https://www.patreon.com/zuzeupod) Bidali zure galdera 10 minututan Telegram: https://t.me/hamarminututan (https://t.me/hamarminututan) Support this podcast