Uda osoan zehar 1000 migrantetik gora artatu ditugu LaKaxitan

Published: Oct. 11, 2018, 5:43 p.m.

b'Lakaxita

Datua Jon Arangurenek eman digu Gakoa saioan. Irungo Harrera Sareko kidea da bera eta uda osoan zehar egindako elkartasun lanarekin “zoriontsu” dagoela kontatu digu. Izan ere, azken hilabeteotan LaKaxita Gaztetxea Irunetik igarotzen diren eta instalazio ofizialetatik kanpo geratzen diren ehunka pertsona babesteko inprobisatutako aterpea izan da. Orain ordea, uda amaitu eta egoera gogortzen ari dela kontatu digu.

'