#Elkarrizketa - Daniel Innerarity: "Krisialdi honetan gutxien ikasiko dutenak, jada zer egin badakitenak dira"

Published: May 25, 2020, 8 a.m.

Filosofia politiko eta sozialean katedraduna da Daniel Innerarity, eta, azken aldian, foro eta hedabide askotan entzun dugu bere ahotsa. El PaĆ­s egunkariko kolaboratzailea da, besteak beste, eta bere lekua egin du nazioarteko pentsalari garaikideen artean. Europako Parlamenturako Geroa Bairen hautagaia izana da, eta konpromiso politikoa aldarrikatzen duen indar berarekin gaitzesten du sektarismoa. 'Pandemocracia' (Galaxia Gutemberg, 2020) liburua aurkeztu berri du. Ispilu Beltzaren parean jarri da gure galderak erantzuteko. Jarri kaskoak eta entzun!