#97 - Jose Luis Rebordinosen mapa Zinemaldiaren ekuatorean

Published: Sept. 24, 2020, 6 a.m.

Adeitsua da Jose Luis Rebordinos, eta Zinemaldiaren erdian bada ere, aterako du zurekin hitz egiteko denbora. Donostia Kultura Irratiak Maria Cristina Hotelean jarri dio zita jaialdiaren ekuatorean. Aitortu digu kezkarik behinena igandera iristea dela berarentzat, eta orain arte bezala osasun arazorik ez izatea. "Lekurik seguruena bezain segurua da zinema", aldarrikatu du, edizio honetan nabarmen geratzen ari den gisan. Ispilu Beltzaren parean hitz egin dugu orain artekoaz, datorrenaz eta hurrengoaz. Gainera Harri Fernandez kazetariarekin atzoko egunak eman ziguna errepasatuko dugu: 'Beginning', 'Nosotros nunca moriremos' eta 'Caminho Longe'. Jarri kaskoak eta entzun!