#87 - Fernando Postigo eta Toots Hibbert

Published: Sept. 14, 2020, 6 a.m.

Fernando Postigo Donostiak eman duen argazkilari garrantzitsuenetako bat da. 1977tik mendea hasi zenera bitartean garai baten kronista izan zen La Voz de EspaƱa eta Diario Vasco egunkarietan. Trintxeran bizitakoez hitz egingo dugu, ofizio baten argi, ilun, gazi eta gozoez. San Telmo Museoan dago ikusgai bere argazki bilduma. Frederick 'Toots' Hibbert hil da 77 urte beteak zituela eta Ispilu Beltzean omendu nahi izan dugu Toots and The Maytals taldeko abeslari eta bihotza. Fermin Muguruza izango dugu konplize bidaia musikal honetan, izan ere Euskal Herrian Tootsekin harremana izan duen norbait baldin bada, hori da Fermin. Jarri kaskoak eta entzun!