#78 - Josu Okiñena: Franz Liszten abesti aurkiezinak

Published: Sept. 1, 2020, 6 a.m.

Ikasturte berriarekin batera badator Ispilu Beltza ere. Piztu ditugu tramankuluak eta mikrofonoak. Gaurkoan Josu Okiñena (Donostia, 1971) donostiar pianojolearekin ariko gara. Irakaslea eta ikerlaria da Musikenen eta Sony Classical zigiluarekin kaleratu duen 'Les Introuvables' lanean Franz Liszt pianojolearen 3500 piezetarik 11 hautatu ditu. Budapesten musikaria omentzen duen museoan gordetzen diren dokumentu eta partiturak arakatu eta aztertu ondoren osatu du hamaikakoa donostiar pianojoleak. Beethovenen 250. hamarkadaren karietara, irailaren 5ean 20:00etan Victoria Eugenian kontzertua eskainiko du Okiñenak. Jarri kaskoak eta entzun!