#62 - Cabra marcado para morrer

Published: July 9, 2020, 6 a.m.

Gipuzkoako plazara joan gara mikrofonoa eskuan. Voyeurrarena egin dugu zisneen zingira inguruan. Turista taldeak dabiltza, eta haurrak aitona eta amonekin. Liburu Azoka zabaltzen ari dira eta guk Kaxilda liburu-dendako Dario Malventirekin dugu hitzordua. Gainera Oviedoko Editorial Cambalacheko Eduardo Romero ezagutu dugu. Donostira etorri berri da editatu duten 'La invención del pasaporte', John Torpey autorearen liburua aurkeztera. Wanda zinema sekzioan Lur Olaizolarekin hitz egin dugu Eduardo Coutinho zinemagilaren 'Cabra marcado para morrer' pelikularen inguruan. 1965ean errodatzen hasi eta 80 hamarkadan estrenatu zuen zinta. Azkenik, programa osoan zehar musika munduko izarren seme alaben abestiak entzun ditugu. Gurasoen arrastoan edo arrastotik ihesi ibili direnen musika. Jarri kaskoak eta entzun!