#50 - Ernest Lluch eta Viggo Mortensen

Published: June 23, 2020, 6 a.m.

Gaur, ekainak 23, 19:00etan estrenatuko da Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan, Josep Morell eta Jordi Vilarrek zuzendu duten 'Ernest Lluch: libre y atrevido' filma. 2000. urtean hil zuen ETAk Ernest Lluch, bere Bartzelonako etxearen atarian. Odon Elorza alkate ohia elkarrizketatu dugu Ispilu Beltzean. Gainera, Zinemaldiak Donostia Saria iragarri berri du. Aurten Viggo Mortensen aktore eta zinemagileari emango diote. Harri Fernandezen Kultur Periskopioan errepasoa emango diogu bere karrerari. BeƱat Hach Embarek kazetariak San Juan gauaz hitz egingo digu, eta Anartz Bilbaok Yann Tiersen musikariaren inguruko Urpeko Bonbarda osatu du, saioa amaitzeko. Kaskoak jarri eta entzun!