#44 - Ander Izagirre: Munduko leku hondoenetara bidaia bat

Published: June 15, 2020, 6 a.m.

Gaurko Saioan bidaia bat proposatuko dizugu, entzule. Ipar Amerikara, Heriotzaren Haranera, Patagoniara, Eyre lakura Australian eta Assal Lakura Afrikan, besteak beste. Eta gure gidaria Ander Izagirre kazetaria izango da. 'Los Sotanos del Mundo' (Munduaren sotoak) liburua berrargitaratu baitu Libros del KO argitaletxearekin. Solasaldia izango dugu kazetariarekin, ispilu beltzaren parean. BeƱat Hach Embarek jaunak komiki baten bidez Zugarramurdiko kobara eramango gaitu. Akelarre batera. Eta Anartz Bilbaok disko zahar bat, disko berri bat eta moldaketa bat ekarriko dizkigu Urpeko Bonbardaren erritmora saioa amaitzeko.