#42 - Nagore Legarreta: argiarekin margotzea du maite

Published: June 11, 2020, 6 a.m.

Nagore Legarreta argazkilari esperimentala da. Argazkiak ateratzeaz gainera, kamerak eraikitzen ditu atun latak, poxpolo kutxak eta ia edozer erabiliz. Argiarekin marraztea maite du, eta ez jakitea zer gertatuko den. Obturadorea itxi, ireki eta segundu frakzio horietan gertatu den horren bila joatea, gela ilunean. Hamaika musikariren disko portaden egilea ere bada. Eta ziur asko ezagunak egingo zaizkizula. Ispilu Beltzaren parean jarri da solasean aritzeko. BeƱat Hach Embarekek Asisko Urmenetaren 'Azti Hitza' komikia gomendatu digu. Eta Anartz Bilbaok munduko musiken bitartez bidaiatzera garamatza Urpeko Bonbardan. Jarri kaskoak eta entzun!