#41 - Xabier Lete eta emakume bateriajoleak

Published: June 10, 2020, 6 a.m.

Martxoaren 2an, koronabirusaren krisiaren bezperetan, defendatu zuen Alex Gurrutxagak Xabier Leteren inguruan egindako doktorego tesia. Eta horren emaitza da 'Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria' Alberdania argitaletxearekin kaleratu duen liburua. "Liburu hau ez da tesia", argitzen du autoreak, izan ere, Leteren zalea dena izan du buruan lana idazterakoan. Irakurlearekin elkarrizketa bat izan nahi du liburuak. Ispilu Beltzaren parera etorri zaigu solasean aritzera. BeƱat Hach Embarekek 1926 urtera eramango gaitu bere Salabardoan, Asier Susaetaren 'Korosagasti' pelikula aitzakia gisa hartuta. Beizamako krimena aletuko baitigu. Eta, azkenik, emakumezko bateriajoleen inguruko Urpeko Bonbarda egingo du Anartz Bilbaok. Jarri kaskoak eta entzun!