#138 - Harkaitz Canorekin solasaldi bat

Published: Dec. 2, 2020, 6 a.m.

Harkaitz Cano idazlearen etxean sartu gara, azken denboran egin dituen bi lanen inguruan hitz egiteko. Fernando Bernuesek zuzendutako 'Sisiforen paperak' antzezlana idatzi du, Egunkariaren itxiera kontatzen duena. Halaber, datorren astean ETB1ek estrenatuko duen 'Altsasu' telesailean ere gidoilari gisa lan egin du. Ispiluaren aurrean solastu dugu. Bestalde, Mikel Laboa hil zenetik 12 urte igaro diren honetan bere kantutegiari errepaso bat eman diogu. Jarri kaskoak eta entzun.