#100 - Amaia Merino eta festa bukatu da

Published: Sept. 27, 2020, 6 a.m.

'Non Dago Mikel?' dokumentalak Irizar Sariko epai mahaiaren aipamen berezia jaso du aurtengo Zinemaldian. Mikel Zabalzaren kasua kontatzen duen dokumentalak itzalpean den gure historia hurbilari errepasoa ematen dio, torturen eta Espainiar Estatuaren erailketak pantaila handira ekartzeko. Amaia Merino pelikulako zuzendaria gonbidatu dugu Ispilu Beltzaren parera. Gainera, Harri Fernandezekin azken eguneko pelikulak aipatu ditugu: Truebaren 'El olvido que seremos' eta Abel Ferrararen 'Sportin' life'. Eta palmaresa iragartzeko ausardia ere izan dugu. Jarri kaskoak eta entzun!